Skip to main content
2. biotz , biotza . (c).
Laburpena
2. biotz, biotza. (c). izena. Enborrak erdi-erdian duen ardatza.. Erdixan biotza, erdi-erdixan; biotzekua eskasaua geratzen da, zartau eitxen da, pitzakorraua da. Sebas.. Bihotzak ez du lorerik.. Sin. giarra, -e, azur.
Ezaguera
Adineko hiztun onentzat ezaguna
Sinonimoak
Hurrenkera
2
Forma mugatua
biotza
. bíetz , biétza . (a).
Laburpena
bíetz, biétza. (a). izena. BIATZ. Behatza.   Dedo, tanto de la mano como del pie.. Bereizi nahi direnean, ankako bietz edo eskuko bietz.. bietza txupatzen egon, . (-). esapidea. "Ezer egiteke egon.. Egon zaitte bietza txupatzen eta pastel barik geatuko za." (Lar Antz) .. bietza aora emon, . (c). esapidea. "Norbait ez dela tontoa esateko erabilia.   De eso nada.. .. erdíko bíetz, erdíko biétza. (b). Dedo medio, corazón.. Ik. atzámar.. biétz-txíki, biétz-txikíxa. (a). El dedo pequeño. .. biétz-potólo, biétz-potolúa. (a). Pulgar, dedo gordo. .. biétz-áundi, biétz-áundixa. (a). BIETZ POTOLO. Pulgar, dedo gordo...
Ezaguera
Oso ezaguna
Forma mugatua
biétza
. bárato .
Laburpena
bárato. (-). 1. bárato, báratua. (c). izena. Pelota eta frontoia alkilatzeagatik frontoiko barateroak kobratzen zuena.   Barato. Lo que cobraba el baratero por alquilar el frontón y la pelota.. Askotan ezkiñuan izaten ezta baratua pagatzeko diruik pe. .. 2. bárato, báratua. (c). izena. Kartetan egiteagatik tabernariak kobratzen zuena.. “Ze Jose Martiñ, e, perixan-perixan bazkaixa?” Jokoko diruak, kandelian diruak. Jokoko baratua, ta epa! Hil. ..
Ezaguera
Daturik ez
. argáldu . (c).
Laburpena
argáldu. (c). da-du aditza. Flakatu.   Adelgazar. . Asko argaldu aiz aspaldixan.. Uste dugu ondorengoa ere (du ad.) entzun daitekeela: Eztakizu zenbat argaldu daben Irenek. Flakatu gehiago erabiltzen da.. Sin. flakátu.
Ezaguera
Adineko hiztun onentzat ezaguna
Sinonimoak
. arburu , arburúa . (d).
Laburpena
arburu, arburúa. (d). izena. (Eibar.) "Peñasco, acantilado.. Eguarbitzako arburuan jarritta, orduak emoten nittuan Anbotora begira./ Itsas-ertzeko arburuetatik arrantzale eitten eban amuagaz. Sin. arkatx." (Etxba Eib).. Sin. arkatx.
Ezaguera
Ia galdua
Sinonimoak
Forma mugatua
arburúa
. anezka , anezkia . (c).
Laburpena
anezka, anezkia. (c). izena. Zeharraria daraman ziria sartzeko egurrezko tresna luzexka. Txalupa baten antza du, barrutik hustuta dago, eta bertan anezka-ziria jartzen da hariarekin. Ehundegiaren alde batetik bestera etengabe ibiltzen da zeharraria emanez eta eramanez.   Lanzadera, instrumento que usan los tejedores para colocar la trama.. Orrek eukitzen dabe anezkiai bultza eitteko; len zan olako beso bat; ta beso ori beti ola albora zetorren, arek ola eitten otsan ta ual baten bidez anezkiai, ta anezkia bialtzen zan beste aldeko anezka-etxeraiño, “cajon”, anezka-etxia, alde bittan zeuzkan berdiñak. Josu. . Sin. lanzadera..
Ezaguera
Adineko hiztun onentzat ezaguna
Forma mugatua
anezkia
. amárretako , amárretakua . (a).
Laburpena
amárretako, amárretakua. (a). izena. Goizeko hamarrak aldera egiten den otordua.   Bocadillo o comida ligera que se hace hacia las diez de la mañana.. amaiketako ere esaten da. Sinonimoak direla esan daiteke.. Ik. amáiketako.
Ezaguera
Oso ezaguna
Forma mugatua
amárretakua
. nere akorduan .
Laburpena
nere akorduan. (-). Ni gogoratzen naizenez, nire denboran.   Hasta donde llega mi memoria.. Nere akorduan eztot ain negu epelik ezautu./ Frontoia zure akorduan einddakua da?. Beste pertsona batzuekin ere berdin: zure akorduan, gure akorduan....
Ezaguera
Daturik ez