Webgunean bi mapa-mota daude:
- Mapa interaktiboa deitu duguna. Aukera ematen du toponimoekin jokatzeko: bai toponimotik mapara etortzeko eta mapatik toponimoaren fitxara joateko. Mapan gabiltzala, toponimoaren gainean sagua jarrita, toponimoaren kokapena ikus dezakegu; toponimoan saguarekin klik eginda, oinarrizko informazio bat ikusi; zabaltzen den lehiatilako zenbakia klikatuta, toponimoaren fitxara sartu... Maparen ezkerraldean luparekin eskala bat edo beste aukeratu ahal izango dugu. Maparen eskumaldean, alde batetik, ikusi nahi dugun mapa mota aukeratu ahal izango dugu: marrazkia, 2008ko ortofotoa, 1954ko ortofotoa... Bestetik, berriz, mapan ikusi nahi ditugun elementu geografikoak bereizi ahal izango ditugu.
- Papereko mapa. Paperean argitaratutako mapa bera da hemen agertzen dena.