Pedro Inza
Aldaiegia auzoko Gaztelugoikoa baserrian jaio zen, bost anai-arrebatatik zaharrena. Aita bertakoa zen eta ama, berriz, Elorriotik etorritakoa. Aitajauna Oñatiko Bixain baserritik Gaztelugoikora etorritakoa zen. Auzoko eskolan hasi zen, eta gero Angiozarko gau-eskolan ibili zen. Bergaran ere jaso zituen klase batzuk. Baserritik bizi izan da bizi guztian. Ganadu eta artzaintzan zaildua, langintza horiei buruz hainbat azalpen ematen ditu. Ziarreta baserriko Nati Gabilondorekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituzten. Bergarako toponimia jasotzeko egindako lanerako berak emandako azalpenak oso lagungarriak izan ziren.