Skip to main content

lagunartekoa

  • 2. adarpuntak. (a). (lagunartekoa.) Titi-puntak.. Bero-bero jartzen najuek horrek adar-puntak kamisetan markauta ikustiak. (TSE Berb).. Ik. tití-púnta.
  • amandriai sartu. (c). esapidea. (lagunartekoa.) Gezurra sartu, ziria sartu.. Bueno i, ori amandriai sartuixok nai bok..
  • anká árteko istríbillu, anká árteko istríbillua. (c). izena. (lagunartekoa.) AINKA ARTEKO AUTO. Bizikleta.. Ik. bizíkeleta.
  • arbi-atala trabau. (c). esapidea. (lagunartekoa.) Sermoilaria edo bertsolaria, batik bat, aurrera egin ezinik gelditu. . Arbi-atala trabau jakok.. Ganaduei arbi zatiak eztarrian pasa ezinda sarri geratu ohi zaizkie. Trantze txarra da..
  • 2. arkera egon. (-). (lagunartekoa.) Emakumea bero, sexu gogoz, egon.   Estar cachonda; caliente.. Argi ibiltzia jaken aldemenian dabizen mutillak, arkera samar najaon-eta. (TSE Berb). . Ik. altan egon.
  • astarraldixa euki. (-). esapidea. (lagunartekoa.) TSE B. (argot). Gizonezkoa sexu gogoz, "altan", egon.  Estar cachondo; caliente.. Zer astarraldixa, ala? Torero tipua hartzen dok-eta. (TSE Berb) .
  • aurrebero, aurreberua. (a). (lagunartekoa.) Sexu kontuan sutsua.   Cachondo/a.. Aurreberua don, baiña ordua danian hoztu be segittuan egitten don. (TSE Berb). .
  • ázurrak berdínddu. (c). esapidea. (lagunartekoa.) Nahikoa jan, bete.   Llenarse, saciarse.. Zer, orraittio azurrak berdindduko jatazen onezkero./ Ointxe majo garek, azurrak edarki berdindduta.. Jandakoan behiei urdail-zuloa bete, berdindu, egiten zaielako esan ohi da. AZURRAK BETE ere entzun daiteke. .
  • beteta. (c). adberbioa. (lagunartekoa.) Mozkortuta.. Atzo be ondo beteta etorri giñuztan. Don..
  • bostéko, bostekúa. (c). izena. (lagunartekoa.) Eskua. Agurtzeko edo bakeak egiteko ematen denean.. Botaidak bostekua. Ori lagunartian, ezaupide geixao dagonian. Iñoiz ba, bik gonbestaziño bat badauke, eztabaida bat pe, “bai arrazoia eukan, bai gizona, botaidak bostekua”. Don. . Bostekua emon edo bota..
  • 2. busti. (c). du aditza. (lagunartekoa.) Harreman sexuala izan.  . Au sekula usatzekia da ero. Gizonai be ala esango jako. Gizon au oinddio bustitzeke jak, sekula aprobatzeke jak. Don. .
  • buztándu. (c). du aditza. (lagunartekoa.) Zakildu, buztanaz larrua jo.. Ori be, deskuidatzen bada, laster buztanduko juau. .
  • deskalábrau. (c). da aditza. (lagunartekoa.) Descalabrarse.. Ama il jakonian ziero deskalabrau zuan mutilla. . Azen.: deskálabrau ere bai..
  • 2. esne, esnía. (c). izena. (lagunartekoa.) Semen.. Eraiñ-eraiñ eiñ ezkero, esniak urtetzen dau. .
  • 3. espezíal. (b). adberbioa. (lagunartekoa.) Oso ongi.. Espezial pasau giñuan Benidorren.. Espezial pasau, ibilli, egon... .
  • észesua. (c). zenbatzailea. (lagunartekoa.) NOR. Asko, oso ugari.   Mucho, en gran cantidad.. Atzo Elgoibarko ferixan jentia eszesua zuan./ Aurten babia eszesua jaok.. Izena aurretik beti NOR singularrean, eta eszesua atzetik. Erderazko "exceso"tik datorke, baina zentzu desberdina du. . Ik. plaga, pikardixa.
  • Fráixko. (b). (lagunartekoa.) Frantzisko.. Etxebartiko Fraixkokin egon naiz barriketan.. Inoiz Fraixkomilien zentzuan ere entzuten da. . Ik. Fraixkomilíen.
  • 3. gaiñezka eiñ. (a). (lagunartekoa.) Korritu, isuri.. Sartuaz bat egin najuan gaiñezka. (TSE Berb). . Sin. ustu.
  • galduteiro, galduteirua. (-). (lagunartekoa.) Gaupasa eginda hurrengo egunean tragoa eskuan duela noraezean dabilena. (argot). Makiña bat galduteiro jauan gaztetxe aurrian goizeko zortziretan. (TSE Berb).. Sin. gaupasero.
  • garo txiki, garo txikixa. (-). izena. botanika (lagunartekoa.) Polypodium interjectum. Garo mota bat.. Sin. ira txiki, ormako ira." (SB Eibetno)..
  • gaztáiko, gaztaikúa. (c). izena. (lagunartekoa.) Buruko kolpea.. Gaztaiko ederra emun jostan guardasolakin./ Azelakotxe gaztaikua artu neban ate-markua jota.. Ik. kaskarréko, burúko.
  • 4. ixipu, ixipúa. (a). izena. (lagunartekoa.) Zakila.. Han jauan isipua etara eta txiza egiñan hormara. .
  • 2. íxko, íxkua. (c). izena. (lagunartekoa.) Pertsona handi eta kirtena, lagun artean.. I aiz ixkua, i!.
  • 3. íxko, íxkua. (a). (lagunartekoa.) Mutil erakargarria eta emakumetan trebea.. Hori don ixkua; Redfor bera bera be txiki lagatzen jon..
  • izurrau ári, izurrái. (c). interjekzioa. (lagunartekoa.) Izurra hadi.   Jódete.. Berandu etorri baaiz bazkaltzera, oiñ izurrai. .