1. bakar, bakárra. (b). adjektiboa. Bera izan zan lagundu zostan bakarra./ Neukan erloju bakarra galdu ein jatan. . Hitz konposatu ugaritan: seme bakar, alaba bakar, anka bakar, etab.
.
bajáuta egon. (c). esapidea. Osasun aldetik okerrago egon. Estar desmejorado de salud.. Ezta makala izan baiña aspaldixan bajauta dago./ Eleuteriokin trink ein ddot kalian da oso bajauta ikusi dot.. Ik. kolóriak bajáuta.
baillára, baillaría. (d). izena. Auzunea, harana, erreka arroa. Ez da oso zehatza.. Au Nordia. Errekiak erabaitzen dau. Bakizu, baillara asko dare emen. JJp./ Baillara osuan eztok egongo beste bat olakoik.. Ik. bálle.
arízko, arizkúa. (c). izenlaguna. Liho-hari finezkoa.. Dana arizkua, batzuk fiñauak, beste batzuk bastotxuauak. Hil./ Arizko kamixa ta izara edarrak ekarri nittuan arriuan. JJp.
. Ik. eunézko.
áinbesteraiñoko, áinbesteraiñokua. (b). izenlaguna. Hain handia, zatarra, polita... (edozer). Para tanto.. Eneban uste kaltiak ainbesteraiñokuak izango zienik./ Zetarako etaraittuzu ainbesteraiñoko zaratak?. Gutxiago erabiltzen diren kidekoak: onenbesteraiñoko, orrenbesteraiñoko.. Ik. áinbeste.
abéntau. (-). 1. abentau, . (b). da aditza. (Elosu., Osintxu.) Abiatu, martxan jarri. Ponerse en marcha.. Onezkero etxe alderutz abentatzeko ordua izango da.. Sin. abixau..2. abentau, . (b). du aditza. (Elosu., Osintxu.) Euria, elurra, etab. hasi. Empezar a llover, nevar, etc.. Atzo amabixak aldera edurra abentatzen zeban.. Sin. abixau..