Skip to main content

ALTUNEMENDI/GOIMENDI

Izaera
Ahozkoa
Urtea
2004
Auzoa
Angiozar
Berriemaileak
Elementu geografikoa
Transkribapena

- Hemen, Angiozarren, esan zenduan auzo desberdiñak darela, ez? - Bai, bai. Hamen dare, ba, Partaittixa -hau da Partaittixa. - Partegoitia. - Partegoitia. - Baiña zuek Partaitti, ezta? - Bai, bai. Barrio... San Vicente ei da ermittako izena. San Vicente. Ta gero hor Mainddao dao hurrengo. - Marindano. - Bai. Ta hor Elizamendi Ama Birjiñia. Oin elixioi zertuta dao. - Ya hasi [bihar dabena] eitten... - Ta gero, harutzao Zabaletamendi. Han dao San Bartolome. - Auzo bakoitzak beran elizia daka? - Bai, bai. Ta gero bestia Altunemendi, Goimendi. Han San Migel de Monte ermittia. Ta gero, hor behian, Azkoneta. Ta han San Martin. Gaur da San Martin. - Gaur da hango jaixa... - Bai. Ta gero, beste etxe batzuk badare Errekaldekuak. Auzua da, ba, zati bat Bergarakua ta beste bat Angiozarrera pertenezitzen dana. Harek, ba... - [...] - E? - Parrokixaz. - Parrokixaz. Ta harek dauke, ba, San Kristobal. Ta gero, ba, bertakua, Angiozarkua, San Migel. Ahotsak.com. Erref: BER-191/005