Asuntxi Uribesalgo Bengoa
1928an San Pedro kalean jaioa. Ama Angiozarkoa zuen eta aita bergararra; seminarioko inprentan egiten zuen lana. Bi senide ziren, mutila eta neska. Ume-umetan ospitalean ikasi zuen, eta gero Enseñanzan. Marrazketa ematen zuen han, partikular, eta aritmetika ere bai, handik kanpo. Bi izeba bizi ziren beraiekin etxean, bordatzaileak biak ere. Halaxe ikasi zuen ofizioa. 15 urterekin hasi zen haiekin batera lanean. Etxera ezkondu eta hiru alaba izan zituen. "Acción Católica"koa zen. Orfeoian ere ibili zen hainbat urtean.