Skip to main content

Pastora Otadui Ezpeleta

PASTORA OTADUI EZPELETA

Arrasaten jaio zen 1925ean. Zortzi anai-arreba bizi ziren Musakola auzoko baserrian. Baserria kale-baserri modukoa zen eta taberna eta estankoa zituzten etxean bertan. Ahizpa nagusiena beste ama batena zen eta 25 urteko diferentzia zegoen beren artean. Ume-umetan Musakolan bertan ibili zen eskolan, baina bost urte zituela aita hil egin zen eta osaba-izeba batzuek Bergarara eraman zuten eurekin bizitzeko.