Skip to main content

Anizeta Agirre

ANIZETA AGIRRE

1888an Osintxuko Laudatz baserrian jaioa. Handik, Ola baserrira joan zen bizi izatera eta hamar urterekin auzo berean dagoen Galartza baserrira joan zen neskame. Han urte batzuk pasatu ondoren, Bilbora joan zen orduan ere neskame, Jose Felix Lekerika, gerora NBEko enbaxadore izango zenaren etxera. Osintxura bueltatu zenean, ezkondu egin zen eta handik bi urtera alargun gelditu zen. Berriz ere ezkondu eta kalean, Tejerokuan, bizi izan zen denboralditxo batez. Gero Bolu baserria erosi eta bertan bizi izan zen hil arte.