Martin Elgarresta
Basalgo auzoko Arangurentxo baserrian jaio zen. Aita bertakoa eta ama Buruñao auzoko Ziarreta baserrikoak ziren. Hiru anai-arreba izan ziren, bera erdikoa. Bost urterekin Basalgoko eskolan hasi zen, Migel Elorza maisu oñatiarrarekin. Hamabi urterekin Gasteizko Jesus Obrero jesuiten eskolara joan zen bi urterako. Etxera itzuli eta baserrian lan egin zuen. Esnea, gazta, barazkiak eta su-egurra saltzen zuten kalean. Berrogei urterekin Oñatiko Lana kooperatiban hasi zen eta bertan jardun zuen erretiratu arte. Elorrioko Gazeta auzoko Markiñakua baserriko Pilar Ibarrondorekin ezkondu zen. Alaba bat izan zuten.