Skip to main content
1. azkar , azkárra . (c).
Laburpena
1. azkar, azkárra. (c). izena. botanika Acer campestre. Astigarra.   Arce.. Azkarran madala ibiltze giñuan Idurixon ganauei eulixak kentzeko. Klem. . Oso ugaria ez den zuhaitza, gehienetan zuhaixka dena. Beste zuhaitz eta sastraka batzuekin nahasi hazi ohi da. Azal arrakalatsu, ezkatatsua. Haziak binaka doaz lotuak eta hegaran egiten dute jira-biraka. Ik. astígar.
Ezaguera
Adineko hiztun onentzat ezaguna
Hurrenkera
1
Forma mugatua
azkárra
Izen zientifikoa
Acer campestre
Argazkiak
azkarra
. atzé-bikotx , atzé-bikotxa . (d).
Laburpena
atzé-bikotx, atzé-bikotxa. (d). izena. Ipurtalde gizenak eta bikoitzak dituen txahalaz "atze-bikotxak" dituela edo "atze-bikotxa" dela esan ohi da.. Ixkua aparta erosi jok ferixan. Atze-bikotxa.. Pertsona ipurtandiez ere bai. Sin. atze-doble..
Ezaguera
Ia galdua
Forma mugatua
atzé-bikotxa
. aroldu . (d).
Laburpena
aroldu. (d). "Secarse, ahuecarse algunos productos, por ejemplo ajos.. Berakatzak lehenengo zildu eitten dira eta zahartutakuan aroldu." (SB Eibetno). .
Ezaguera
Ia galdua
1. andra , andría . (a).
Laburpena
1. andra, andría. (a). izena. Emakumea.   Mujer.. Lau andra ikusiittut pasiatzen.. Andria ta kanpaia "joteko" einda jazak., . (-). esaera. (Gatzaga.) (Aran Gatz)... Andria, tximinixia eta sartajiña, bat bakarrik etxian, . (-). esaera. (Aran Gatz)... Andria izen bida: kalian airosa, sukaldian/etxian kuriosa, da oian kariñosa, . (-). esaera. (Antzuola.) (Lar Antz)...
Ezaguera
Oso ezaguna
Hurrenkera
1
Forma mugatua
andría
3. áize , aizía . (b).
Laburpena
3. áize, aizía. (b). adjektiboa. (despektiboa.) Buruarina, txoriburua, haizetsua.   Casquivano, -a.. Zure alaba ori aize xamarra da.. Sin. aizetsu.
Ezaguera
Nahiko ezaguna
Sinonimoak
Hurrenkera
3
Forma mugatua
aizía
1. agiri . (a).
Laburpena
1. agiri. (a). da-du aditza. AGERI. Begian aurrean egon.   Aparecer. Estar a la vista, en el campo visual.. Nere karteria ezta iñun agiri./ Begiratuizu gure umiak agiri dien ala zer.. Orainaldi bukatugabean eta lehenaldi bukatu gabean erabil daiteke. Era bukatuetan agertu. Ietargixa agiri da: iretargia ikusten da; ietargixa agertu da: iretargia azaldu da, irten da. NOR-NORK bezala ere erabil daiteke. Keixa arboliak eztau agiri bape aleik./ Orrek agiri dabe diru asko daukela..
Ezaguera
Oso ezaguna
Hurrenkera
1
3. agíña . (c).
Laburpena
3. agíña. (c). izena. botanika Taxus baccata. Tejo.. Orri iraunkorreko konifera. Gutxi daude eta beste arbola mota batzuen artean egon ohi dira. Batzuk arrak eta beste batzuk emeak dira. Bere hazi gorri mamitsua ez, beste guztia pozoitsua du. Oso adartza zabalekoa. Nekez hazten da, baina bi mila urte inguru bizi daitekeela uste da. .
Ezaguera
Adineko hiztun onentzat ezaguna
Hurrenkera
3
Izen zientifikoa
Taxus baccata
Argazkiak
agiña