Etxe-izenen osaeran elementurik erabilienetako bat, batzuetan lehen osagai gisa eta beste batzuetan amaierako osagai legez. Dokumentazioaren hasierako urteetatik agertzen dira eche-z osatutako izenak. Hona hemen Bergarako toponimian idatziz dokumentatuta jaso direnetako gehienak:
ETXE, izenaren amaieran
- Lanbideari lotua: Çapatari Essea, Cicarrero Echea
- Zertarakoa: Abeleche -Elcoro Abeleche(a)-, Errotaeche
- Kokapena: Yribe De Aldarche (Aldarretxe ote?), Andicoechea, Barreneche, Basocoechea, Fabricaco-Echea, Garaicoechea, Guenechea, Goicoechea, Sagasti Echea, Chareche, Vergareche,
- Zerezkoa: Arresse
- Bestelakoak: Golonetxea, Satorreche, Ceroteche (?),
ETXE, izenaren hasieran
Adjektibo edo atzizkiei lotuta, kasu batzuetan Echa- eta beste batzuetan Eche- hasierarekin: Echevarren, Echabarria/Echeverria, Echeluçea, Echaburu, Eche-çarra, Echevarrieta, Echaube, Echechua, Echeandia, Echechiquia, Echebarrutia...
Estepan Plazaola, 2011ko azaroa.