Skip to main content

8. HIZTEGI BIZIA

Hiztegia ez dago zeharo amaituta. Horrelako lanekin beti pasatzen da. Morroiloa eman diogunean ere agertu da atejoka berba bat edo beste, eta kanpoan geratu beste erremediorik ez dute izan. Zuk ezagutzen duzun zenbait berba edo esaera ere faltako da seguruenik, eta beste zenbaiten esanahiaz, formaz edo emandako azalpenez esatekoak izango dituzu. Asko estimatuko ditugu zure ekarpenak, eta agintzen dugu beste argitalpenik egiten bada kontuan izango ditugula. Bialdu mesedez zure ekarpenak helbide elektroniko honetara: euskara.abildua.bergara.net

[Webeko oharra: orain edozein berbari buruzko zeresanik izanez gero, berba bakoitzaren orrian ageri den "komentarioa erantsi" atalean erantsi dezakezu. Berba berriak gehitu nahi izanez gero berriz, izena eman beharko duzu aldez aurretik.]