Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

takártu. (c). da du Aditza. Takar bihurtu.
takatan. Izena. haur hizkera Eibar. trakatan. Zaldia.
takatéko
takatéko, takatekúa. (b). Izena. Golpe. Baloiai jo biarrian orkatillan emun jostan kriston takatekua.
táket, takéta. (b). Izena. Gurdiak alboetan zutik daramatzan makilak. · Estacas laterales del carro. Bi taket galdu jakun da gaixki ibili giñan burdi-garua kargatzeko. "Taketa" Bergarar zelebre eta estimatu bat izan zen, gauza guztiak nahi gabe aldrebes esaten zituena: I Martiñ, ardittara eu joango aiz ala neu geratuko nok etxian?. content_copy burtáket.
taketáda, taketadía. (c). Izena. Irteera edo egintza zelebrea. "Taketa"k egiten zituenen estilokoa, alegia. Ik dauzkak taketadak ik./ Oinddio taketada aundixauak entzun bia jittuau.
takían potían. (c). Adberbioa. lagunartekoa takien takien (Lein.). Maiz, noiznahi. · A menudo. Takian potian joaten da Barzelonara./ Takian potian mozkortuta ikusten dot.
táko. 1.táko, tákua. (c). Izena. Pedazo, taco. Takua ipiñi jat mai ankiai, kojo zeuan da./ Txakurra or doia ogi takua auan dabela.
táko
2.táko, tákua. (c). Izena. Pastilla de jabón grande y rectangular. Illia garbitzeko takua dala onena esate eben./ Jaboi-takua artu ta igurtzi mantxiai. «Lagarto» eta «Chimbo» jaboiei esaten zitzaien.. content_copy jabói-táko. 3.táko, tákua. (c). Izena. Egutegi txiki eta potoloa, Arantzazukoa, adibidez. · Calendario de hojitas. Amandriak oinddio egunero leitzen dau takua./ Aurten eztou artu Arantzazuko takua. 4.táko, tákua. (d). Izena. Antzinako papelezko tabako-kaxa karratua. · Caja cuadrada de tabaco de liar que fumaban nuestros abuelos. Zuen aittajunak takua erretze juan.
takóe, -i, takóia. (a). Izena. Tacón.
takolo. Adberbioa. Aramaio. Nasai. · Holgado. Takolo raukatela, nasai (arropa oso nasai duelako). (Orm Aram).”
talaburni, talaburnixa. (c). Izena. Elosu. Talo-pala. content_copy taló-pála.
tálde, táldia. (c). Izena. Grupo; de animales, mayormente. Talde baten e, ikustera juten danian bat, “joño, txarri-talde edarra; bat auxe dao erkiñaua. Don.” Konposatuetan batik bat: artalde, aunztalde... Gutxi erabilia. Aspaldian berriro indartu da. .
tálo. 1.tálo, tálua. (b). Izena. Talo. Artiriñez eitten da talua. Esamoldeak: talo-arpegíxa éuki. (c). Esapidea. talo-mosúa. Aurpegi borobila eta zabala euki. IRETARGI MOSUA ere bai.. talua eta esnia. Izena. "Postre en que se toman las tortas de maíz con leche azucarada. Armozue talue ta esnie, ta gabien be haxe." (SB Eibetno).” 2.talo, tálua. (b). Izena. haur hizkera Mancha grande de barro en la ropa, hecha al caerse. Talo edarrakin etorri jaku mutikua. Haur hizkera, batik bat..