Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

síku. 1.siku, sikúa. (a). Adjektiboa. Lehorra. · Seco, -a. Esamoldeak: siku ibilli. (c). Esapidea. eufemismoa Estar estreñido. Uda ezkero oso siku nabill. 2.siku, sikúa. (b). Adjektiboa. Zekena. · Tacaño, -a, roñoso, -a. Ogei duro bakarrik pagia? Sikuaua za, sikuaua... content_copy zéken, agarrau, ximur. Esamoldeak: siku, siku, siku!. Interjekzioa. Eibar. "Gabon esketan ezer ematen ez zuten etxeetakoei botatzen zizkieten hitzak." (AAG Eibes). kedarriá baiño sikúaua. (c). Esapidea. Oso sikua edo zekena. Zuen aittajuna sikuaua zan kedarria baiño.
sikugarri. 1.sikugarri, sikugarrixa. Izena. "Ganadueri sikatuta jaten emoten jakuezen bedar edo landarak: bedarrondua, lastua, alpapia..." (SB Eibetno). 2.sikugarri.
síkute, síkutia. (b). Izena. Lehortea. · Sequía. Sikute mortala dago Andaluzian.
sílla, síllia. (a). Izena. Silla.
silla-éspalda, sillá-éspaldia. (c). Izena. Respaldo de silla. Silla-espaldan lagatzen dau txaketia.
sillá-ésparka, sillá-ésparkia. (d). Izena. Jarlekuaren ertza.
sartu. (a). da du Aditza. Entrar, meter. Sartu zaitttez barrura./ Autua barrura sartu dot. Esamoldeak: silla-ipurdia sartu. (d). Esapidea. silliai ipurdia sartu. Sillari ipurdi berria jarri. Zubittako Zesteruanian sartzen dittue silla-ipurdixak./ Silla orri ipurdi berrixa sartu biako jako. Baita lapiko ipurdiak edo beste edozerenak.. ordu-sartzen edo orduak sartzen ibilli. Ordu-sartzen edo orduak sartzen ibilli. orduak sartu. (b). Esapidea. Ordu extrak edo zor diren lan orduak egin. Len jentia ordu(ak) sartzen zebillenian dirua zarra-zarra jebillan./ Zapatu atsaldian orduak sartzera joan bia juat.” ORDU-SARTZEN edo ORDUAK SARTZEN ibilli. Baita, lanean edo beste zerbaitetan ordu asko igaro, esaldi adierazkorretan. Makiña bat ordu sartutakokua dok pelotan!. astia edo eguna sartu. (b). Esapidea. Astea edo eguna lanean igaro. Aste au be sartu dou beintzet./ Iru egun sartu najittuan uezaban komuna konpontzen. artua, babia... sartu. (b). Aditza. Hazia soroan zulotxoetan sartu. Artua sartzera goiaz. moja sartu. (b). Esapidea. abade, fraille sartu. Moja, abade edo fraile ikastera joan. Ogei urteko neskia moja sartu da.
silla-patróe, silla-patróia. (d). Izena. Lehengo jangela edo egongeletako silla dotorea, besoak apoiatzekoa zuena. · Silla poltrona. Len komedoreko sillak zittuan, silla-patroiak esate jakona, lastozko azpixa ta atzia edarra zeukenak, ola puxkat redondo antzian. Silla-patroiak esate jakuen. Klem.”
sílo, sílua. (b). Izena. Silo para conservar hierba fresca.
simera, simerie. Izena. Aramaio. "Zumez egindako saskitxoa, erosketak egiteko-eta erabiltzen zena, taparekin. Armozue ementxe eruengot, simeran." (Orm Aram).
siñátu. (d). da Aditza. Aitaren egin. · Santiguarse. Aittiaren ein ddot ero siñatu ein naiz. Don.” Gutxi erabilia.. content_copy aittiaren egin.
sindíkatu. 1.sindíkatu, sindíkatua. (b). Izena. Sindicato. Sindikatuan sartu ei dau kejia. Esaerak: Sosio susio, sindikato zikintrato. (d). Esaera. Elkarte eta sindikatuenganako mesfidantza adierazten duen aspaldiko esaera. 2.sindíkatu, sindíkatua. (c). Izen propioa. Hala deitzen zitzaion pentsuak, haziak eta baserrirako beste gauza asko saltzen zen dendari, Egino-Mallea jauregiko behekaldean zegoenari, gerra aurretik baserritarren elkartea han egon zelako. "Paxkuelena" ere deitzen zitzaion. · Llamábase así la tienda de productos agrícolas que se encontraba en los bajos del palacio Egino-Mallea, entre Barrenkale y Masterreka. Joan Sindikatura eta ekarri pare bat pentsu-zaku.
sínfalta. (a). Adberbioa. Ahaztu gabe. · Sin falta. Sinfalta etorri beratzittarako./ Biarko sinfalta eingotsut.
single, singlia. (d). Adjektiboa. Oñati. Ahula, sinplea. Eskillara ori oso singlia da eta eztau nere pixua aguantauko.