Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

labeáldi, labealdíxa. (c). Izena. Labean ogia edo beste zerbait egiten den aldi bakoitza. · Hornada. Aierdikuak egunian iru labealdi ta geixao be eitteittue. content_copy labesu.
labekára, labekaría. (c). Izena. Labealdi baten edukia. · El contenido de una hornada. Labekara osua alperrik galdu jakuen azkarri txarra erabiltziagaittik.
labépala, labépalia. (c). Izena. Pala de horno. content_copy ogí-pala.
labésu. labéko sú. 1.labesu, labesúa. (c). Izena. labeko su. Ogia labean egitearen ekintza. · La acción de hacer el pan. Astero eitte zan basarrixan labesua./ Ekarrizu pare bar abar sorta labesurako./ Makiña bat labeko su einddakuak gaittun. LABESUA EI. 2.labesu, labesúa. (c). Izena. labeko su. Labealdia, labealdi bakoitza. · Hornada de pan. Lenengo labesuko ogixa bigarrena baiño obeto erreta dago. content_copy labeáldi.
labétxe, labetxía. (c). Izena. labetxu. Txabola edo estalpe batean dagoen labea. · Horno de pan situado en una chabola o cobertizo. Meterioneko labetxia aspaldi bota zan.
labóre, laboría. (c). Izena. Garia, garagarra, artoa. · Cereal. Len labore asko artze zan emen baiña oiñ artua bakarrik. Oso hitz arrunta baserritarren artean.”
labóre-lúr, labóre-lúrra. (c). Izena. Laborea hartzen den lurra. Kastilla aldekuak emenguak baiño labore-lur obiak dittuk.
labore-úrte, labore-urtía. (c). Izena. Laborea hartzen den urtea, ona edo txarra, batik bat. Aurtengua labore-urte ona izan da.”
labrádore, labradoría. (c). Izena. Laboraria, nekazaria. Labrador Riojako jentia, geixena labradoria da. Euskal Herritik kanpokoez aritzerakoan, batik bat. Hemengoa baserritarra.
lábrantza, lábrantzia. (b). Izena. Laborantza. · Labranza; sobre todo en el sentido concreto de tierra labrada. Eurixa ein ddau ta eztago labrantzarako giroik./ Frantzia-Euskal Herrixan zelai asko ta labrantza gutxi ikusten da. Agian iparraldeko laborantza hitzak baino zentzu hertsiagoa du..
labrau. 1.labráu. (b). Aditza. Lurra landu. 2.labrau. (b). Aditza. Egurra landu. Labrar. —Korapillua bistarako dotoria da? —Bai; aura labratzen danian oso edarra urtetzen jok. Sebas.” content_copy landu.
ládrillo, ládrillua. (a). Izena. Ladrillo. Ik. ladrillo bero s.v. botilla..
laen.
lafiára, lafiaría. (c). Izena. Mozkorra. · Borrachera. An jebillan Osintxun kriston lafiariakin.
lafíau. (c). da Aditza. lagunartekoa lapíau. Mozkortu. · Emborracharse. Sardaua probau bia giñuala-ta, asi giñuztan tonto-tonto, ta azkenerako danok lafiauta./ Gaur majo lapiauta jak ori. Don.” ohar bat