Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| trukían. (-). 1. trukían, . (d). adberbioa. Truk jokoan.. Andrak atsalde osua pasatzen zeben trukian./ Jokatukou trukian? .. 2. trukian, . (-). (Eibar.) Trabajo al trueque. Lana diruz beharrean beste nolabait ordaintzen den sistema.. |
| 2. trukian. (-). (Eibar.) Trabajo al trueque. Lana diruz beharrean beste nolabait ordaintzen den sistema. |
| trukaitz, trukaitza. (-). adjektiboa. (Antzuola.) "Pertsona torpea, eskulanetan traketsa eta takarra." (Lar Antz).. |
| trúke. (-). 1. truke, trukía. (c). izena. TRUKADA, -IA (EIB.). Cambio, truque.. Mutikotan sarri izate giñuan kanika trukia./ Konforme nagok trukadiakin, baiña gero agiña be euk atara nere ordez. (SM Zirik). . . truke emon edo artu, . (b). esapidea. TRUKIAN EMON EDO ARTU. Dar a cambio de.. Eskerrikasko ta laztana emun zostan trukian (edo truke)./ Zer emungostak orren truke? . ZEREN TRUKE.... 2. truke eiñ, . (b). aditza. Trukatu.. Ik. truk eiñ, trukáu.. |
| 1. truke, trukía. (c). izena. TRUKADA, -IA (EIB.). Cambio, truque.. Mutikotan sarri izate giñuan kanika trukia./ Konforme nagok trukadiakin, baiña gero agiña be euk atara nere ordez. (SM Zirik). . truke emon edo artu, . (b). esapidea. TRUKIAN EMON EDO ARTU. Dar a cambio de.. Eskerrikasko ta laztana emun zostan trukian (edo truke)./ Zer emungostak orren truke? . ZEREN TRUKE.. Ik. tripa-trúke.. |
| truke emon edo artu. (b). esapidea. TRUKIAN EMON EDO ARTU. Dar a cambio de.. Eskerrikasko ta laztana emun zostan trukian (edo truke)./ Zer emungostak orren truke? . ZEREN TRUKE.. Ik. tripa-trúke. |
| trukúmai, trukúmaixa. (d). izena. "Mesa de billar." (Izag Oñ). . |
| trumóe, -i, trumóia. (a). TRUNBOE, -I. Trueno.. Trumoia da ta jaso esegittako erropak.. Trumoia da, batik bat; diardu ere bai. . trumóiak jo, . (b). du aditza. Tronar.. Bart trumoiak jo dau baiña eztau euririk eiñ. . Trumoiak jotzen duenean, San Pedro —edo «Goiko Manuel»— boletan dabilela esan ohi da. Eibarko lekuko batek dionez, errezu hau egiten ei zen: Santa Barbara, Santa Kruz, Jauna balixo zakiuz; iñuzentien ogixa, Jauna miserikordixa. (SB Eibetno)... |
| trumoi-éuri, trumoi-euríxa. (c). izena. Lluvia de tormenta.. Ik. ode-éuri. |
| tróte, trótia. (c). izena. Antxitxika-saioa. Trote.. Polizia atzetik giñuala, guk eruan giñuan trotia. . trótian, . (b). adberbioa. Al trote, al galope, corriendo.. Ez ibilli trotian etxe barruan./ Trotian zoian astua.. Ik. laukúan, pausúan.. trótia emun, . (c). esapidea. Asko erabili.. Egundoko trotia emun dotsat jertse oni. .. trote eiñ, . (b). du aditza. (adierazkorra.) Escapar corriendo.. Laga poltsia ta trote ein zeban mutikuak eskolatik./ Txakurra!, trote ortik! .. trote!, . (c). interjekzioa. Alde!. Ale mutikuak, trote emendik!.. |
| 2. trosko, troskúa. (d). izena. Lingote de hierro.. Sin. totxo. |
| 1. trosko, troskúa. (d). izena. TRASKO. Zerbaiten lodiunea, soka batena adibidez. Bulto, por ejemplo de una cuerda.. Soka-korapillo bat pe bai, trosko bat, sendo-unia. Zeoze pasau ezin dozunian-da, troskua parian-da, troskaunia. Klem./ Gure aittajunak eitte eban [artilezko haria] bape trasko barekua, bape korapillo ero pelota barekua. . Egur bat ekonomikan sartu ezinda jardun daiteke troskuak edo troskauniak oztopo egiten duelako.. |
| trontxal, trontxala. (c). izena. Egurra bere gainean xehetzeko erabiltzen den baldoa.. Sin. báldo, súpiñ. |
| tróntza, trontzía. (c). izena. TRONTZA-ZERRA, TRONSADORA. Bi aldetatik tiratzen den zerra handia. Sierra grande de mano que se usa entre dos.. Motozerria sartu zanetik sobra dare trontzak./ Trontzia. Botata gae makina bat arbola orrekin. Len, motozerriak urten aurretik, orretxekin danak botatzen zien. Sebas. . Hortzak bere entrama behar dute eta ondo zorroztuta egon.. |
| trontzalári, trontzalaríxa. (c). izena. Trontzarekin lan egiten duena basoan zein plazetako apostu edo erakustaldietan. . |
| trontzil, trontzílla. (d). izena. Baldoa, egurra txikitzeko azpian jartzen den enbor zatia.. Sin. báldo, zupin. |
| tróntzo, trontzúa. (c). izena. Okela edo arrain zati eder eta lodia. Dícese de la parte más hermosa y gruesa de la carne o del pescado.. Trontzoik ederrena beretako artu zeban da neri gizenak eta girixak besteik ez. . Alavés, para tí el cabés; alemán, para tí el buztán; gipuskuano tonto, para mí el erdiko-tróntzo., . (c). esaera. Gure umetako esaera, gipuzkoarren azkartasuna azaltzen duena. .. |
| Alavés, para tí el cabés; alemán, para tí el buztán; gipuskuano tonto, para mí el erdiko-tróntzo.. (c). esaera. Gure umetako esaera, gipuzkoarren azkartasuna azaltzen duena. . |
| trópe. (-). 1. trópe, trópia. (d). adjektiboa. Gauza handi samarragatik esan ohi zuen gure aitajaunak.. Arri bat ero, gauzia aundi xamarra danian: tropia, erabiltzen juan, bai; normala baiño aunditxuaua danian ero, tropia. Baitta personengaittik pe etxakixat etzeban esaten, aundi samarra ero zera zanian, tropia. Klem.. Torpe-ren metatesia. .. 2. trópe, trópia. (d). adjektiboa. Torpe.. Trope xamarra da.. Ik. tórpe.. |
| 1. trópe, trópia. (d). adjektiboa. Gauza handi samarragatik esan ohi zuen gure aitajaunak.. Arri bat ero, gauzia aundi xamarra danian: tropia, erabiltzen juan, bai; normala baiño aunditxuaua danian ero, tropia. Baitta personengaittik pe etxakixat etzeban esaten, aundi samarra ero zera zanian, tropia. Klem.. Torpe-ren metatesia. . |
| 2. trópe, trópia. (d). adjektiboa. Torpe.. Trope xamarra da.. Ik. tórpe. |
| trópel, tropéla. (c). izena. Ibili dabilen jende edo abere pila. Grupo de gente o animales en marcha.. Ardixak danak tropelian etorri die./ Gaur karreran egundoko tropela pasau da. . |
| tróska, troskía. (c). izena. Traska ere bai zenbaitek. Zenbait ur motak duen kare-sustantzia, denari itsatsia geratzen dena. Caolín, sustancia caliginosa que portan algunas aguas y que se adhiere a todo.. Kangrejuak troskaz forrauta eztittuzu ikusi?/ Tuberixa barruan be troskia formatzen da./ Troskia da kolorez marroixkia, nabarka ortaikua. Don. . |
| troskauna, -e. (-). Ik. trósko. |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.