Azpiko taula honetan ahozko hizkeran egin ohi diren hainbat akats agertzen dira: ezkerrean akasdun esaldia(k) eta ondoan egokitzat jotzen direnak. Akatsean klikatuta, alde batetik, akatsaren gaineko azalpena ikus liteke eta akats askoren kasuan akatsa lantzeko ariketak ere aurkitu ahal izango dituzue, ikasmailaka antolatuta. Landu nahi den akatsa bilatzeko bi aukera eskaintzen ditugu: testu edo gako bidezkoa eta hizkuntza alorkakoa.
Akatsa | Zuzenketa | Ariketak | Hizkuntza alorra | |
---|---|---|---|---|
Zenbat baliotzen dau? | ZENBAT BALIO DAU?/ ZENBAT DA? | 1 | Aditza | |
Zeren buruz | ZEREN GAIÑIAN/ ZERI BURUZ | 1 | Morfosintaxia | |
Zortziretaraiño itxoin | ZORTZIRAK ARTE ITXOIN | 6 | Morfosintaxia | |
Zuek guri ekarri ziñuen | ZUEK GURI EKARRI ZOSKUZUEN | 1 | Aditza | |
Zure baiño zaharragoa | ZU BAIÑO ZAHARRAGOA | 5 | Morfosintaxia | |
Zure bezala/ Betiko bezala | ZURE MODUAN/ZUK BEZALA / BETIKO MODUAN/BETI BEZALA | 12 | Morfosintaxia | |
Zuria berba egin/ zuria gustau/ zuria fixau | ZURE GAIÑIAN BERBA EGIN/ ZUREKIN GUSTAU/ ZUREKIN FIXAU | 10 | Morfosintaxia |