Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

nóiztik. (a). Adberbioa. Desde cuando. Esamoldeak: nóiztik nóra. (d). Adberbioa. adierazkorra Desde cuando. Noiztik nora die lagunak Mertxe ta Bixente?
nóiztiko, nóiztikua. (d). Izenlaguna. Noizko. · De cuando. Noiztiko kontuak dauzkazue esateko?/ Noiztiko asuntua da ori?
nok.
nola. (c). Adberbioa. Elosu. Como. Bergaran ZELA esan ohi da ia beti, baina kalean eta Osintxu-Elosuko adinekoek badarabilte NOLA. Oiñ nola billauko juau guk atzera bidia? Illunduta ta, jangoikua lagun. Mertz. .
nóla ta nái be. (c). Juntagailua. nolatanai be, nolanai be. Nolanahi ere. · De cualquier forma, de todas maneras. Milak eztau oinddio telefonoik jo; nola ta nai be ondo ibilliko da, ze bestela diar eingo zeban./ Eztakitt ze ordu dan; nola ta nai be ezin berandua izan. content_copy edozetara be, edozéla be.
nólanai. (c). Adberbioa. Edozela. · De cualquier manera. Pelotia ezkerrez, eskumaz, nolanai joten dau. Testuinguru batzuetan «de mala manera». Ezin dda ikastolara joan etxeko lanak nolanai eindda. Sin. edozein modutan.. content_copy edozéla.
nólanaiko. (c). Izenlaguna. Edozein modutakoa, arrunta. · Corriente, ordinario. Aura sonbreruakin da bastoiakin ibiltze zuan. Ez pentsau nolanaikua zanik. EZ IZAN NOLANAIKUA, ia beti. Arrunta ez izan, dotorea edo berezia izan. Ezezko esaldi adierazkor edo ironiazkoetan, batik bat. Orrek eztittu nolanaiko mozkorrak arrapatzen.. content_copy edozeláko.
nono, nonúa. (d). Izena. haur hizkera Oñati. Ardia. (haur).
nor. (b). Izenordaina. Quién. I izan aiz etxian? Ez? Nor ero nor etorri dok pa. Ubera-Angiozar aldean erabiliagoa erdi-ekialdean baino, eta adinekoek gehiago gazteek baino. ZEIN da nagusi bergarar gehienen ahotan. NOK da ergatiboa. Nok esan dau ori?.
nóra. (a). Adberbioa. A donde. Anizetak NORA JOAN zentzuaz erabili du: Eztakitt nora zan, sekula geixao nora danik.... Esamoldeak: nora ero ara. (c). Adberbioa. nora-nora. Norabait. · A alguna parte. Gailleguak nora ero ara joan biar, da Ameriketara joate zien geixenak./ Urtero juaten ga udan nora ero ara./ Oiñezkero gure turistak nora-nora aillegau die./ Ointxe nora-nora mobidu biarrian gare etxe billa. Arrunta oso adinekoen artean. .
noraezían. (c). Adberbioa. Nora ezean, nondik nora dabilenik barik. · Perdido, desorientado. Laiñua sartu jakun da ordutan ibili giñan noraezian.
noráiño. (a). Adberbioa. Hasta donde.
noráiñoko, noráiñokua. (b). Izenlaguna. Zein tokitarainokoa, zenbaterainokoa. Noraiñoko kablia da au ba?/ Eztakitt noraiñoko interesa dauken aurrera jarraitzeko.
noráko, norakúa. (b). Izenlaguna. Zein tokitarakoa. Norako autobusa da au? Ik. nundik norako s.v. nundik..
nóranai. (c). Adberbioa. Edozein lekutara, edonora. · A cualquier parte. Zurekin noranai joan leike./ Aintxiñan, leitzen da eskribitzen jakiñ ezkero, noranairako mutillak.
nórbaitt. (b). Izenordaina. Bateon bat. · Alguien. Norbaittek badaki ze pelikula botatzen daben? Azen.: norbáitt ere bai.. Esamoldeak: norbaitt izan. (c). Esapidea. Norbait inportantea edo errespetuzkoa, izan. Poliziak saludua ein ddotsa ta ori be izango da norbaitt./ Biar ero etzi norbaitt izan nai dabenak estudixau ein bia dau.
norbéra. (b). Izenordaina. nobera, norpera. Cada uno, uno mismo. Norberak ikusi bia dau bere buruakin ze eiñ./ Bestiak gaixki darenian nobera be ezta gustora egoten./ Dana norperak bakarrik ein biar. Enr./ Markak belarrixan bai, ori noberan errebaiñukua bada. Luis” Hiruretatik Bergaran NOBERA izango da agian esanena.. Esamoldeak: norberána eiñ. (c). Esapidea. Norberarena egin. · Hacer lo que le interesa a uno, egoístamente. Askoi, norberana eiñ ezkero bestienak pito bat ardura dotsa. norberán kóntura. (b). A cuenta propia. Gaur egunian iñor eztoia noberan kontura taillerra ipintzera./ Autobusa ta hotela ajentziak ipintzen dau ta beste guztia norberan kontura norberan ez egon. (c). Esapidea. Norberarengan, norberaren esku ez egon. Trankill egoteko esaten doste, baiña ori eztago norberan eta. norberan burua erakutsi. (c). Esapidea. Nork bere burua nabarmendu.